XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martxoaren 13ko 90/618. FORU AGINDUA, Euskal Dantzen V. Lehiaketarako deialdia egin eta haren garapenarentzat aginduzko izango diren oinarriak onesten dituena.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, euskal dantzen jatortasunari eutsi nahian, eta euskal dantzen jarraipena zihurtatuko duten dantzarien agerpena zuzpertzeko, urtero-urtero Euskal Dantzen Lehiaketarako deialdia egin nahi du.

Guzti horrengatik, otsailaren 13ko 87/3. Foru Arauak eskuetsitako ahalmenak direla bide, hauxe XEDATU DUT: Lehena.

- Euskal Dantzen V. Lehiaketa.

Bigarrena

- Honako deialdi honentzat aginduzko izango diren Oinarriak onestea, honako Foru Agindu honen Eranskinean azalduko direnak.

Hirugarrena.

- Honako Foru Agindu hau, Eranskinarekin batera, Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratuko den egun berean jarriko da indarrean.

Bilbon,1.990eko martxoaren 13an.

OINARRIAK.

1. Partehartzaileak.

Honako Foru Agindu honetako oinarriak betetzen dituzten Bizkaiko Herrialde Historikoko Dantza Taldeek bakarrik partehartu ahal izango dute.

2. Adinak.

2.1. Gizonezkoetan: A atala:1.978. urteaz gero jaiotakoak.

B atala:1.974,1.975,1.976 eta 1.977. urteetan jaiotakoak.

2.2. Emakumezkoetan: A atala:1.978. urteaz gero jaiotakoak.

B atala:1.974,1.975,1.976 eta 1.977. urteetan jaiotakoak.

2.3. Gizon-emakumezkoetan: A atala:1.978. urteaz gero jaiotakoak (8 mutil - 8 neska).

B atala:1.974,1.975,1.976 eta 1.977. urteetan jaiotakoak (8 mutil - 8 neska).

3. Taldeen osaketa.

- Taldeek, gutxienez, 8na dantzari izango dituzte.

- Gizon-emakumezkoen Taldeek, aldiz, 16na dantzari izango dituzte (8 mutil eta 8 neska).

4. Batzorde Teknikoa.

Euskal dantzen arloko pertsona adituek osatutako Batzorde Teknikoa sortuko da, beronen eginkizuna Lehiaketara aurkezten diren taldeak epaitzea eta, behar izanez gero, Lehiaketan partehartuko duten taldeak aukeratzea, izango delarik.

Taldeen iharduketa epaitzeko balioztapen erizpideak hauexek izango dira: a) Dantzari eta Txistularien aurkezpena.

b) Pausoen buruketa.

c) Musikaren jokera.

d) Koordinazioa interpretazioan.

e) Dantzen zailtasuna.

(Aske aukeratutakoarena).

5. Nahitaez egin beharreko dantzak.

5.1. Gizonezkoen A atala: Saragi Dantza (Markina).

5.2. Gizonezkoen B atala: Makil Dantza (Bizkaia).

5.3. Gizonezkoen B atala: Zortzinango (Bizkaia).

5.4. Emakumezkoen A atala: Aintzina-pika (Bizkaia).

5.5. Emakumezkoen B atala: Zinta Dantza (Gipuzkoa).

5.6. Gizon-emakumezkoen A atala: Eusko Dantza (Bizkaia).

5.7. Gizon-emakumezkoen B atala: Domingillo eta Arku Dantza (Bizkaia).

6. Musika.

Taldeek txistu eta danbolinaz lagundurik ihardun beharko dute.

6.1. Taldeei, gutxienez, txistulari bana, nork bere danbolinaz, exigituko zaie.

Atal hau ez betetzeak taldearen deskalifikazioa erakarriko luke.

6.2. Batzorde Teknikoak musikarien adina kontutan hartuko du, bertan partehartzen duten taldekoen adinkide direnak gehiago balioztatuko duelarik.

6.3. Ez da onartuko abots errepikapenik.

6.4. Lehiaketan partehartu izanik, partiturak eskatzen dituzten Taldeei, bidali egingo zaizkie.

6.5. Txistulariek jantzitako janzkera balio estetiko nabarmentzat joko da, puntuazioa ematerakoan, hoberen jantzitako Txistulari Bandeei garrantzi berezia eskainiko zaielarik.

7. Aukera askeko dantzak.

Aske aukeratutako dantza bat aurkeztuko da, izena ematean hurrengo datuok bilduko dituen txostena aurkeztu beharko delarik: a) Dantzaren izena eta generoa.

b) Non dantzatzen den edo dantzatu zen.

c) Dantza norengandik hartu den, beronen izena, jaioteguna, egungo helbidea, dantzaren historia, etabar.

Kultura Sailak, aske aukeratutako dantzari buruzko agiriak aztertu eta gero, hura onartzen duen edo ez jakineraziko dio Talde interesatuari.

8. Eskualdeko Fasea.

8.1. Foru Aldundiko Kultura Sailak, izenak emateko epea amaitu eta gero, Eskualdeko Fasea zeintzu udalerritan garatuko den, baita ere hura egiteko datarik egokienak, hauek maiatza eta ekainaren arteko hilabeteen barruan.

9. Azken Fasea.

9.1. Foru Aldundiak Lehiaketa honen Azken Fasea non egingo den erabakiko du.

Azken Fasea 1.990eko ekainaren barruko dataren batetan egingo da.

9.2. Azken Faserako, Taldeek aukera askeko dantza egingo dute, haren berri Kultura Saileko Kultur Ekintzapide Zerbitzuari eman beharko diotelarik, behar bezalako lehentasunaz.

10. Sari eta Konpentsazioak.

10.1. Eskualdeko Fasea.

- Eskualdeko Faseetan partehartzen duten Taldeei, horretarako beste herri batetara joan behar badute, garraio gastuak ordainduko zaizkie, Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera artean beteta dituztela benetakotuko dituzten faktura eta agiriak aurkeztu eta gero.

- Hogeitamar mila (30.000) pezetako sari eta plaka bana Eskualdeko Fasera talderen bat aurkeztu izanik, Azkenerako klasifikatu ez diren Talde partehartzaileei.

10.2. Azken Fasea.

- Azken Fasean partehartzeko aukeratutako Taldeei, horretarako beste herri batetara joan behar badute, garraio gastuak ordainduko zaizkie, Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera artean beteta dituztela benetakotuko dituzten faktura eta agiriak aurkeztu eta gero.

- Talde partehartzaileetako kideei, monitorea eta arduradun bezala aritzen den pertsona bat barne direlarik, 500na pezeta ordainduko zaie, janari-burtsaren kontzeptuan.

- Azken Fasera iritsitako Taldeek hirurogeitamabost mila (75.000) pezetatako sari eta plaka oroitgarri bana jasoko dute, Bizkaiko folklorea hedatzean erakutsitako interesagatik, eta oroitgarri bana dantzari guztientzat.

10.3. Sari berezia, Plaka bat alegia, kategorietariko atal bakoitzean, Batzorde Teknikoaren eritziz, aukera askeko dantza nabarmena aurkezten duen Taldearentzat.

Salbuespen gisa, aukera askeko atalaren barruan Bizkaiko dantzen interpretazioa balioztatuko da.

11. Oharrak.

- Izenak emateko Boletinean bildutako datuen zehaztasun eta ziurtasunaren erantzunkizuna Talde bakoitzeko Arduradunarengan izango da, izen-emateetan zehaztasun ezak Taldea deskalifikatzeko arrazoia ahal izango duelarik.

- Bizkaiko Foru Aldundiak, dantzak egiteari buruzko edozein arazo tekniko konpontzeko, partehartzaileei dantzak irakasteko ardura duten monitoreentzako klase praktikoak antolatu ahal izango ditu.

- Kultura Sailak berarentzat gordetzen du, antolaketa arrazoiak direla eta, behartutakoen arteko edozein dantza kentzeko eskubidea.

- Erreklamazioak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ekintzapide Zerbitzura zuzendu beharko dira, idatziz, haien zioak adieraziz.

12. Aurkezteko epea honako Foru agindu hau indarrean jarriko den egunetik zenbatu beharreko egutegiko 15 egunetako epearen buruan amaituko da.

13. Izen-emateak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Kultur Ekintzapide Zerbitzuan egingo dira, Bilboko Mazarredo Etorbideko 63-3garrenean, ezk., izenak emateko boletinak Zerbitzu horretan izango direlarik, eskola Talde eta Zentroen eskuragarri.

FORU DIPUTATUA.